Elixabete Etxebestek “Oteiza y la música” liburua aurkeztuko du. Artista polifazetikoaren alderdi ezezagun bati eskainitako monografia bat da liburua. Oteizak idatzi zituen hainbat testu pertsonalek garbi ematen dute aditzera musikarekiko zuen jarrera, intuizioa eta artearen inguruko kezka. Argitaragabeko dokumentu ugariren bidez bistaraziko digu egileak Oteizak zertarako erabiltzen zuen musika eta zer zaletasun zituen, bai eta diziplinarekin, eta garaiko musikari nahiz sortzaileekin zuen harremana ere. Gainera, arte eszenikoetarako eta zinemarako sortu zituen hainbat egitasmo ere ezagutuko ditugu, nagusi baita guztiotan musika. Solasaldian, gaiari buruzko alderdi interesgarrienak jorratu, eta iritzi-trukaketa egingo dugu.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario